166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Herri-lurretako usategien enkante publikoa

Donamaria-Gazteluko Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoan atera du ondoko usategien aprobetxamendua, urte baterako:

–Bat zenbakiko usategia: Bidasosta izenekoa. 11 ehiza-postu ditu. Egungo aldamioak desmuntatzea eta postu berriak jartzea lurrean.

–Bi zenbakiko usategia: Uztalakorta izenekoa. 9 ehiza-postu ditu. Hasierako lizitazio prezioa: 4.500 euro (BEZ kanpo).

–Hiru zenbakiko usategia: Txaruta izenekoa. 7 ehiza-postu ditu. Hasierako lizitazio prezioa: 2.300 euro (BEZ kanpo).

–Lau zenbakiko usategia: Golbai izenekoa. 11 ehiza-postu ditu. Hasierako lizitazio prezioa: 9.000 euro (BEZ kanpo).

–Bost zenbakiko usategia: Argibel izenekoa. 8 ehiza-postu ditu. Hasierako lizitazio prezioa: 400 euro (BEZ kanpo) + postuen konponketa eta mantenu lanak.

Interesdunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, gutun bakar itxian:

proposamen eredu betea, NANaren fotokopia eta, behin-behineko fidantza gisa prezioaren %10 utzi izanaren frogagiria.

Proposamenak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 7an bukatuko da, 14:00etan.

Esleipen hau arautzen duen baldintza-agiria eta proposamen eredua interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Bulegoaren ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 12:00etatik 15:00etara.

Telefonoa: 948450046. Helbide elektronikoa: udala@donamaria.eus.

Donamarian, 2020ko uztailaren 8an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2007339