166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran erabaki zen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean egin den 3. aldaketa hasiera batez onestea. Hura 2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu transferentzia:

Kreditu transferentzia honako partida hauetara:

1-15330-60901

Futbol zelaiko sarbideen urbanizazioa

10.000,00

1-32610-22700

Musika Eskola

12.000,00

1-15220-68200

“El Cristo” zaharberritzea

5.861,18

1-32310-62200

Teilatua berritzea eta hobekuntza energetikoa 0-3 eskolan

9.400,00

Honako partida honetan kreditua beheitituta finantzatua:

1-33803 22620

Iraileko jaiak eta gazteriaren jaiak

- 37.261,18

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Caparroson, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2007095