166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2020ko 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran eta zinegotzi guztiak bat etorrita, hasiera batez onetsi zituen Cabanillasko Udalaren 2020ko aurrekontu luzatuko 7. eta 8. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Cabanillasen, 2020ko uztailaren 14an.–Alkate udalburua, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2007578