166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Indargabeturik udal ordenantza, Nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako laguntzak emateko
oinarriak arautzen dituena

Burlatako Udalak, 2020ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean indargabetzea Burlatako Udalaren ordenantza, Nazioarteko lankidetza-senidetzeetarako dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarria arautzaileak ezartzen dituena (2020ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, udal ordenantza hori behin betiko indargabetu eta osorik argitaratzeko xedatu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Ana Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2007921