166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoaren aldaketa (ur-hornidurako zerbitzuko langileen prestasun osagarria).

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez badago, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2007558