166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, 3-2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 3-2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

2020ko ekainaren 10eko bilkuran onetsia.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

KREDITU-TRANSFERENTZIAREN BIDEZKO ALDAKETA

GASTUAK: kreditua hartzen duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

APARTEKO KREDITUA

1 4310 47900

Artikako saltokien ekarpena

15.000,00

ALDATU BEHARREKO GASTUA, GUZTIRA

15.000,00

FINANTZAKETA: kreditua lagatzen duen partida.

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 3380 22620

Herriko bestak

15.000,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

15.000,00

Artikan, 2020ko uztailaren 13an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2007423