166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Herri-lurrak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko urtarrilaren 29an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen herri-lurrak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2007619