166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

C mailako lorezaintzako ofizialaren lanpostua oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, epaimahaiaren osaera eta oposizioaldiko lehen proba egiteko eguna, tokia eta ordua onestea

Uztailaren 17ko 659/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.

2020ko ekainaren 15eko NAOn, 128. zenbakian, Burlatako Udalerako C mailako lorezaintzako ofizialaren lanpostua oposizio murriztuaren bidez betetzeko baldintzak argitaratu ziren. Lanpostu hori 5.11 zenbakiarekin identifikatuta dago plantilla organikoan. Eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 16an hasi zen, eta uztailaren 15ean amaitu (30 egun natural, NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera).

Aipatutako baldintza agiriaren 4. oinarrian ezarritakoaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Alkatetzak onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko; era berean, oinarri bereko 4.3. paragrafoak honako hau dio: “Baztertutako pertsonarik ez badago, zuzenean behin betiko zerrenda onartu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da”.

Deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoaren arabera, epaimahaia osatzen da:

–Epaimahaiburua: Ana M.ª Góngora Urzaiz andrea, Burlatako Udaleko alkatea.

–1. mahaikidea: Oier Aizkorbe Arlegi jauna, Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

–2. mahaikidea: Burlatako Udaleko ordezkari sindikal bat.

–Idazkaria: Yolanda Álvarez López andrea, Burlatako Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria; hitza izanen du, baina botorik ez.

Garaiz eta epean bi eskabide aurkeztu dira, eta inor ez da kanpoan geratu. Beraz, behin betiko zerrenda zuzenean onartu behar da, oinarrietan ezarritakoaren arabera.

Legez eman zaizkidan eskuduntzak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Burlatako Udalerako C mailako lorezaintzako ofizialaren lanpostua oposizio murriztu bidez betetzeko deialdian onartutakoen behin betiko zerrenda onartzea. Lanpostua 5.11 zenbakiarekin identifikatu da plantilla organikoan.

ROSA CASTRO SÁNCHEZ

MIKEL XABIER REDÍN MARTÍNEZ

2. Epaimahaiaren osaera onestea azalpen-zatian adierazitakoarekin bat etorriz.

3. Deialdiko oposizio fasearen lehenengo proba egitea 2020ko abuztuaren 13an, 09:30ean, Burlatako Udaletxean (Larrañetako Plaza, z/g, Burlata). Proba egin ahal izateko, NANa eta bolaluma urdina edo beltza eraman beharko dute.

4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei helaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktuen taulan eta web-orriaren egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea.

5. Interesdunei jakinaraztea errekurtso hauetako bat jar dezaketela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, jakinarazpenaren edo argitalpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Burlatako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu den egunaren biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan.

–Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Burlatako Udaleko Alkatetzari zuzendua, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barruan.

Burlatan, 2020ko uztailaren 17n.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2007722