1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen integratuaren aldaketa funtsezkoa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egiteko prozeduraren aurretiazko fasea. Sustatzailea Servicios de Montejurra SA da.
Bat etorriz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legea garatzen duen Emisio Industrialen Erregelamenduaren 15. artikuluarekin (urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen aipatu erregelamendua), aditzera ematen da dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era), eta beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan hogeita hamar egun balioduneko epe horretan.
Espedientearen kodea | 0001-0225-2020-000006 |
Instalazioa: | etxeko hondakinak tratatzeko zentroa eta hondakin ez-arriskutsuen zabortegia |
Sailkapena | Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea | 2B / 5.3 |
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua | 5.5 |
Azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentaraua | 5.4 |
Abenduaren 9ko 21/2013 Legea | I. eranskina / 9. taldea |
Titularra | Servicios de Montejurra SA |
Tokia | Lodosa-Cárcar errepidea 10. poligonoa, 370. lurzatia, Valles de Aquí alderdia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 581.105,000 eta Y: 4.697.568,000 |
Udalerria | Cárcar |
Proiektua | Zabortegia handitzea (3. faseko 1. ontzia) |
Proiektua baimentzeko organo eskuduna | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia |
Informazioa eskatzeko organoa | Baimen Bulegoa autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | Baimen Bulegoa Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Jendaurrean jarritako dokumentazioa | –Ingurumen baimen integratuari buruzko proiektua –Ingurumen-inpaktuaren azterketa |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Proyectos+en+informacion+publica.htm |
Iruñean, 2020ko uztailaren 1ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2007178