166. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1084E/2020 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, zeinaren bidez izangai onartuen zerrenda onesten baita deialdi honetako espezialitate jakin batzuetarako: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia. Horrekin batera, Anestesiologia eta Erreanimazioa espezialitateko eta Kardiologia espezialitateko kalifikazio epaimahaiak osatzen dira.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da deialdiko espezialitate jakin batzuetan onartutako izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako izangai onartuen behin betiko zerrenda, zeina deialdi honetako espezialitate jakin batzuei baitagokie: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

2. Espezialitate hauetan, kalifikazio epaimahaia osatzea:

BARRUTIKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA,
ANESTESIOLOGIA ETA ERREANIMAZIOKOA

Epaimahaikidea: Nestor Busto Aguirreurreta jauna, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: M.ª Luisa Cía Armendáriz andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

BARRUTIKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA, KARDIOLOGIAKOA

Epaimahaikidea: M.ª Teresa Basurte Leoz andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Virginia Álvarez Asiain andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2020ko uztailaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

Barrutiko fakultatibo espezialista, Anestesiologia eta Erreanimaziokoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak: inor ere ez.

–Baztertuak: inor ere ez.

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

IRISARRI GAMBRA, MIREN

LEDO MUÑOZ, MARIA CRISTINA

–Baztertuak: inor ere ez.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Kardiologiakoa

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

GRACIA AZNAREZ, MARIA IGUACEL

NASARRE LORITE, EMILIO

VELASCO VITRIÁN, AMELIA

–Baztertuak: inor ere ez.

Iragarkiaren kodea: F2007270