165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko martxoaren 4an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2020ko aurrekontu orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Eugiko kontzeju-etxean eta Baztango udaletxean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2020ko uztailaren 16an.–Mankomunitateko burua, Estibaliz Iribarren Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2007633