165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2020ko uztailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, 15 egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.

Fiteron, 2020ko uztailaren 13an.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Perez Elipe.

Iragarkiaren kodea: L2007404