165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Udal ordenantza, Ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

2020ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen Ekintzailetza sustatzeko, enplegua bultzatzeko eta jarduera ekonomikoak sendotzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko legezko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2006936