165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAO

2020ko aurrekontuko 1, 2, 3 eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Amillaoko Kontzejuak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 1.etik 4.era bitarteko aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Amillaon, 2020ko ekainaren 26an.–Kontzejuko burua, Daniel Sainz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L2006824