165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2019ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2020ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren behin betiko onespena argitaratzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak ezarritako hamabost eguneko epea iraganik erreklamazio bakar bat aurkeztuta, eta Udalak, 2020ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, berariazko erabakia harturik erreklamazio horri buruz eta aurrekontu orokorra behin betiko onesteari buruz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 96.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 20.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 51.940 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 154.170 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 37.300 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 22.725 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 382.135 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 131.748 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 92.910 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 67.610 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 80.567 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 9.300 euro.

Gastuak, guztira: 382.135 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Ollaranen, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2007355