165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2020-2021 Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Udalak, 2020ko ekainaren 23an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Udalaren aurrekontuak egonkortzeko plan ekonomiko finantzarioa, 2020-2021 ekitaldiei dagokiena.

Erabakitako onespena jendaurrean jartzen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako, era horretan bete dadin xedaturik dagoena Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua).

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, Plan ekonomiko-finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago toki entitateak osoko bilkuran onetsi zuenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2020ko ekainaren 29an.–Alkatea, Juan María Lafuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2006903