165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatuarekin.

Torres del Rion, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2007371