165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 34. poligonoko 105. eta 106. lurzatietan, García Goyena kaleko 24an eta Auroros plazatxoko 5ean. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Alkatetzaren 2020ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua, 34. poligonoko 105. lurzatian beheko solairuan garaje erabilera ahalbidetzeko eta 106. lurzatian ibilgailuendako bi garaje (bata independentea eta bestea mankomunatua) sortzeko helburua duena, Construcciones Orbari SLLk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2020ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2006825