165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODAS

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arripodasko Kontzejuak, 2020ko uztailaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi ditu 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Arripodasen, 2020ko uztailaren 7an.–Kontzejuko burua, Alberto Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2007294