165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2020ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen diru-sarreren bidez sortutako kreditu espedientea 2020ko gastuen aurrekontuan, honako partida hauekin:

–Gastuen 3370,63200 partida, “Erretiratuen Klubean irisgarritasuna eraberritzeko obrak”. Zenbatekoa: 37.000 euro.

–Diru-sarreren 7508000 partida, “2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren zuzenketa”. Zenbatekoa: 37.000 euro.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera (Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea), zeinak 18. artikulura igortzen baitu. Foru dekretu horrek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen du aurrekontu eta gastu publikoaren arloan.

Oteitzan, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2006808