165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2020ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, ekainaren 15ean, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren kontra erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 280.600,00 euro.

IV. kapitulua: 61.400,00 euro.

V. kapitulua: 10.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 352.800,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 5.000,00 euro.

II. kapitulua: 161.100,00 euro.

IV. kapitulua: 2.500,00 euro.

VI. kapitulua: 184.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 352.800,00 euro.

Ororbian, 2020ko uztailaren 14an.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2007552