165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Aldaketa, Udal Planeko araudiaren 61. eta 62. artikuluetan. Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2020ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa egituratzailea, araudiaren 61. eta 62. artikuluetan, baratzezaintzan laguntzeko eraikuntzen eta etxeko baratzeen eraikuntzen gainean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluarekin, hartara igortzen baitu 77. artikuluak.

Agiri hori udal bulegoetan azter daiteke, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko ordu eta egunetan.

Amillaon, 2020ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L2006826