165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2020ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Orbaizetako Udalak, 2020ko ekainaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen mantentzea lehendik onetsirik zeuden karga-tasak eta tasak, 2020ko ekitaldian indarrean egon daitezen:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 2,50.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,8160.

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,4386.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak finkatzen dituen tarifak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak, %14,14ko tasa mantenduta.

–Belaiak: larre irekietarako nahiz pentzeetarako:

  • Behi azienda: 4,50 euro buruko.
  • Zaldi azienda: 5,18 euro buruko.
  • Ardi azienda: 0,62 euro buruko.

–Kanpaldien tasa:

  • 2,00 euro pertsonako eta eguneko. Erreserbetarako fidantza: %50.
  • 4,00 euro/egun ibilgailuak gauean aparkatzeagatik, kanpatutako pertsonak kenduta.

–Ur-hornidura:

  • Kontagailuen alokairuaren kuotak: 7,35 euro lauhilekoan.
  • Kontsumoa: kuota finkoa: tarifa bakarra: 0,220000 euro/m³.

Orbaizetan, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L2007300