165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Udal ordenantza, Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa
eta bide segurtasuna arautzen dituena. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2020ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trafikoa, ibilgailu motordunen zirkulazioa eta bide segurtasuna arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko ekainaren 22an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2006937