165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2020ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak 2020. urteko aurrekontuan: aparteko kreditua gaitzeko eta kreditu-gehigarria gaitzeko.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2006855