165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendazako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Mendazan, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2007593