165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2020 aurrekontu-aldaketa. Kreditu transferentzia da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2020ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2006887