165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

2020ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an, 1/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak, arau bereko 18. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

GASTUEN partida:

1-23180-4820009 “UNICEF COVID-19 dirulaguntza”, 1.500,00 euro.

FINANTZAKETA: kreditu transferentzia, honako partida honetatik:

1-33800-2262007, “Zezenketa jaialdietako ganadutegiak”, 1.500,00 euro.

Mendabian, 2020ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2007083