165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2020ko ekitaldirako zerga-tasak eta tasak

Martzillako Udalak, 2020ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen 2020ko tasak eta prezio publikoak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsi, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2020ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

2020RAKO ZERGA-TASAK ETA TASAK

Karga-tasak

–Herri-lurreko ondasunak: 0,2942.

–Hiri-lurreko ondasunak: 0,2942.

–EJZ, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifei tasa hau aplikatuko zaie: %1,40.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari, tasa hau: %13.

–Sortzealdiaren araberako karga-tasak.

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,56: 19 urte.
  • 0,43: 18 urte.
  • 0,29: 17 urte.
  • 0,16: 16 urte.
  • 0,06: 5 urtetik 15 urtera bitarte.
  • 0,20: 4 urte.
  • 0,28: 3 urte.
  • 0,18: 2 urte.
  • 0,09: urtebete edo hortik behera.

Errodaje tasa

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituenak.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean %4,86ko zerga-tasa.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: %0,20ko zerga-tasa.

Espedienteak eta agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak

–DINA A-4 tamainako fotokopia bakoitzeko, zuri-beltzean: 0,12 euro.

–DINA A-4 tamainako orri bakoitzeko, koloretan: 0,35 euro.

–DINA A-3 tamainako fotokopia bakoitzeko, zuri-beltzean: 0,25 euro.

–DINA A-3 tamainako orri bakoitzeko, koloretan: 0,50 euro.

–Espediente edo agiri bat CDan grabatzeagatik, bakoitzeko: 10,00 euro.

–Fax-igorpenak:

  • Lehen orriagatik: 1,00 euro.
  • –Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,20 euro.

–Fotokopia eginbidetu bakoitzagatik: 2,00 euro.

–Dokumentuen konpultsak:

  • Lehen orriagatik: 2,00 euro.
  • –Agiri bereko 2. orriagatik eta hurrengoengatik: 0,30 euro.

–Ziurtagiriak: (erroldakoak salbuetsirik) 3,00 euro.

–3 urteko edo hortik goitiko antzinatasuna duten agiriak behar dituzten txostenengatik (informazioa bildu eta txostena egiteko erabilitako denboraren kostua): 18,50 euro.

–Txostenak, ziurtagiria dutenak eta ez dutenak, interes pribatuagatik alderdi batek eskatuak: 18,50 euro.

–Lurzatien gaineko zedulak: 3,00 euro.

–Katastroko orriak: 0,60 euro.

–Txostenak, etxebizitzak deskalifikatzeagatik.

  • Babes ofizialeko etxebizitzen deskalifikazio bakoitzagatik: 18,00 euro.

–Aparkatzeko txartelak: 25,00 euro.

–Arma txartelen tramitazioa: 25,00 euro.

–Animalia arriskutsuak edukitzeko txartelen tramitazioa: 100,00 euro.

–Ezkontza zibilak:

1. Gazteluko patioaren erabilera, mahaiak, aulkiak, soinu-ekipamendua (teknikaririk gabe) eta argazki-erreportajea: 250,00 euro.

2. Osoko bilkuren aretoaren erabilera, jaiegunetan eta asteburuetan: 75,00 euro.

–Ondare ukiezinaren DVDa erostea: 3,00 euro.

–Martzillako gazteluaren erreplika erostea: 50,00 euro.

–Platera, pintatutako ezkutuarekin: 25,00 euro.

Hirigintzako lizentziak emateko tasak

–Plan partzialen edo antolamendukoen tramitazioa. Aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun-azterketak, lurzatien partzelazio eta birpartzelazioak, eta Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualak. Espediente bakoitzeko: 1.000,00 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak.

–Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,5.

–Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie, baita eskatzaileak eskatutako lan teknikoena ere, horrelakorik denean.

–Aurrekoetan sartzen ez diren obra lizentziak eskuratzeagatik, obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,22; gutxienekoa: 45,00 euro.

–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik: 45,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Etxebizitzak egokitzeko txostena: 50,00 euro (justifikatu beharreko ordainketa, txostenaren eskaerarekin).

Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

–Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak ematea: 0,50 euro/m² eraikia.

–Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioa: 240,00 euro.

(*) Tarifa horiei txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

–Irekitzeko lizentziaren agiria luzatzea, titulartasuna aldatzeagatik: 50,00 euro.

Establezimenduak irekitzeko lizentzien tasak, jarduera sailkatu eta kaltegabeak egiteko (*)

–Saltokiak, 80 m²-ko azaleratik beheitikoak: 200,00 euro.

–Saltokiak, 80 m²-koak edo handiagoak: 310,00 euro.

–Gestoriak eta bulegoak: 200,00 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575,00 euro.

–Industriako nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 575,00 euro.

–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150,00 euro.

–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik 1000 m²-ra bitartekoak: 1.500,00 euro.

–Mila metrotik goiti, metro bakoitzagatik: 0,20 euro/m².

–Nekazaritza eta abeltzaintzako nabeak: 575,00 euro.

–Laguntzako eraikin eta saltokiak: 300,00 euro.

(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.

Hilerriko zerbitzuak eta hilobien kontzesioak eskuratzeko tasak

–Hilerria (zerbitzuak):

  • Ehorzketa zerbitzuak lurrean: 175,00 euro.
  • Nitxoan, 130,00 euro.
  • Errautsak gordetzea: 60,00 euro.
  • Gorpuzkinak ateratzea: 120,00 euro.

–Hilerria (hilobien kontzesioa):

  • Lehen hilobiaren kontzesioa: 205,10 euro.
  • Bigarrenaren kontzesioa (alboan badago): 683,70 euro.
  • Hirugarrenaren kontzesioa (alboan baldin bada): 1.368,35 euro.
  • Nitxoen kontzesioa (zulo bakoitza): eraikuntzaren prezioa.

Erabilera publikoko lurretan zangak ireki eta eremu publikoko zorua edo espaloiak berritzeko tasak

Hauek dira ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak:

1. epigrafea.–Zangak irekitzea:

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

1.1.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 53,74 euro.

1.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 26,69 euro.

1.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,36 euro.

1.2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada: metro luze bakoitzak honenbesteko sortzapena du:

1.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 80,60 euro.

1.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 40,29 euro.

1.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 6,71 euro.

1.3. Zanga irekitzeagatik, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat itxi behar bazaie ibilgailuei, horrez gain, ezartzen diren tarifak aplikatuko dira bide publikoa ixteagatik.

2. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zorua edo espaloiak berritzea:

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 47,00 euro.

3. epigrafea.

Sustatzaileek, bermetako, fidantza bat utzi beharko dute, eskudirutan; hain zuzen ere, obraren kostuaren %20.

Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak

–Eremu publikoan lurzorua okupatzeagatik:

  • Espaloi publikoak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 3,57 euro/eguna.
  • Espaloi edo bide publikoaren zatiak okupatzea, obretako materialak, aldamioak, hesiak, garabiak eta abar paratzeko, horien neurriak edozein izanik ere, fatxadako: 6,93 euro/eguna.
  • Eremu publikoko lurzorua okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, lehen 6 hilabeteetan: 15,30 euro/eguna.
  • Bide zatiak okupatzea, zirkulazioa erabat kendu beharra dagoenean, 6 hilabete iragan eta hortik aitzina: 23,46 euro/eguna.

–Pasabide iraunkorrak:

  • 3 metro lineal artekoak: 130,00 euro.
  • 3 metro linealetik goitikoak: aurreko tarifa, gehi honelako errekargua metro bakoitzeko: 37,00 euro.

–Ostatuen terrazak:

  • Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 1. kategoriako eremuetan: 6,25 euro hilean.
  • Mahai eta denboraldi bakoitzeko, 2. kategoriako eremuetan: 4,70 euro hilean.
  • Beladoreak: 5,00 euro okupatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Saltokiak kaleko merkatu txikian:

  • Saltoki finkoak: 69,56 euro/m²/urtea.
  • Behin-behineko saltokiak: 1,50 euro/m²/eguna.

–Barrakak: 0,84 euro, m² eta egun bakoitzeko.

–Ezkutalekuak biltegiratzea, muntatzea eta desmuntatzea: 100,00 euro urtean.

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak

–Udal igerilekuak: 2020ko udako denboraldia.

  • Denboraldiko abonamendua helduentzat (> edo = 16 urte): 60,00 euro.
  • Ezkonduen eta izatezko bikoteen abonamendua: 110,00 euro.
  • Denboraldiko abonamendua haurrentzat (7 urte edo gehiago eta 16 urte baino gutxiago): 33,00 euro.
  • 7 urtetik beheitikoak, aitak, amak edo tutore abonatuak lagundurik heldu direnean, doan.
  • 65 urtetik goitikoen abonamendua: 25,00 euro.
  • Sarrera egun osorako: 7,00 euro.
  • Arratsaldeko sarrera (16:00etatik aitzina): 4,00 euro.
  • Hilabeteko abonamendua (30 egun jarraian): 30,00 euroko tarifa bakarra.
  • Hileko abonamendua adingabeak (30 egun jarraian): 25,00 euroko tarifa bakarra.
  • Hileko abonamendua senar-emazteak (30 egun jarraian): 55,00 euroko tarifa bakarra.
  • Iraileko abonamendua senar-emazteak: 25,00 euro.
  • Iraileko abonamendua helduak: 15,00 euro.
  • Igerilekuetako sarbidea kontrolatzeko eskumuturrekoa berritzea: 2,00 euro.
  • Familia ugarietako kideendako murrizketa: ezarritako prezioaren %10.
  • Murrizketa gazte txartelagatik: ezarritako prezioaren %10.

–Kirol pistak:

  • Kiroldegia erabiltzea: Pista osoa, ordubete: 22,00 euro.
  • Kiroldegia erabiltzea: Pista erdia, ordubete: 14,00 euro.
  • Pilotaleku estalia, tenis eta padel kantxak erabiltzea: ordubete 4,00 euro, 2 ordu 7,00 euro, 5 ordu 16,00 euro eta 10 ordu 30,00 euro.
  • Futbol 7ko zelaia: ordubete: 25,00 euro.
  • Argi fokoetarako fitxa bakoitza: 2,5 euro.
  • Euro bateko kuota gehigarria erroldatu gabeentzat, instalazioak erabiltzen dituen pertsona bakoitzeko.

–Autokarabanen eremua: 3,00 euro egunean.

Ur horniduraren tasak

–Hiruhileko kuota finkoa, abonatuentzat: 5,8048 euro.

–Etxeko uraren hornidura, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,6080 euro.

–Industria eta merkataritzarako ur hornidura, etxeetarako ez dena (aziendategi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,8382 euro.

–Finka partikularretako ureztaketa eta jostetarako ur hornidura, etxeetarako ez dena, kontsumitutako m³ bakoitzeko: 1,6979 euro.

Tarifa horiei BEZa gehituko zaie, dagokien araudian ezarritako portzentajean.

Estolderia tasa eta ur horniduraren eta hondakin-uren arazketarenak

–Estolderia, hiruhileko kuota finkoa: 3,279 euro.

–Etxeko estolderia, etxebizitzetan eta gisako erabilera duten eraikinetan (ikastegiak, tokiko kontsultategiak, erlijio etxeak), hartutako m³ bakoitzeko: 0,1421 euro.

–Industria eta merkataritzarako estolderia, etxeetarako ez dena (aziendategi, lantegi, obra, industria, denda, zerbitzu eta bulegoak), kontsumitutako m³ bakoitzeko: 0,2122 euro.

–Kontagailuaren mantentze lana: 1,5709 euro.

Prezio horiei BEZa gehituko zaie, araudi egokian ezarritako portzentajean.

–Hornidurarako eta estolderiako harguneak (BEZa sartu gabe).

Halaber, hargunea egiteko behar diren lanen kostua likidatuko da: 105,06 euro.

Murrizketa berezia lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo horren azpiko pentsioa hartzen dutenentzat.

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honen xede dena) ezarritako zerga-egitateei dagokien kuotaren partea %10 murriztuko zaie orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin bizi bada, bien diru-sarreren guztizkoa batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak –23koak barne– edo desgaitasun bat duten diru-sarrerarik gabeko seme-alabak), lanbide arteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko dira aipatu muga ekonomikoak, mendekotasuna duen pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste diru-sarrera batzuen bitartez urtean lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzailearen beraren zein etxean harekin bizi direnen sarrerak izan. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4. Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak titularra izan beharko du ur hornidura eta saneamenduaren kontratuan.

Familia ugariendako murrizketa.

%10eko murrizketa, aitzinetik eskaera eginda, orokorrean aplikatu beharreko kuotari, ordaintzera beharturik dagoena uraren eta saneamenduaren kontratuaren titularra denean eta familia ugaria denean (saneamenduko kanonaren tarifa izan ezik). Horretarako, dagokion %10 ordaintzeko eskaera aurkeztu beharko du Udal Erregistroan, familia ugariaren titulartasunaren egiaztagiriekin batera.

Martzillako Udalak edozein unetan ikuska dezake murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita behar diren frogagiriak aurkezten ez dituztenak ere.

Udalaren lokalak erabiltzeko eta Martzillako gaztelua ikusteko prezio publikoak

–Lagun baten sarrera: 3,00 euro.

–Talde baten sarrera (50-60 lagun): 120,00 euro.

–Sarrera hitzartua, banakako eskaria aitzinetik eginda (argazki erreportajeak, etab.): 31,30 euro/ordua edo zatikia.

–Ekitaldi aretoa erabiltzea:

  • Egun erdia: 150,00 euro.
  • Egun osoa: 300,00 euro.

–Erakusketa aretoaren erabilera: 150,00 euro/hilabetea.

–Aretoak ikastaroetarako erabiltzea:

  • 20,00 euro/hilabetea, astean behingo ikastaroetarako.
  • 30,00 euro/hilabetea, astean bitan ematen diren ikastaroetarako.
  • 40,00 euro/hilabetea, astean hirutan ematen diren ikastaroetarako.

–Murrizketak:

1. Lokalaren erabilpena gutxienez ere 5 egun jarraian: %20

2. Lokalaren erabilpena gutxienez ere 7 egun jarraian: %30

3. Tokiko elkarte irabazi asmorik gabeak: salbuetsiak.

MARTZILLAKO SAN BARTOLOMÉ ZAHAR ETXEA UDAL PATRONATUAREN TASAK

2020ko ZERBITZU
ETA TASEN ZERRENDA ZERBITZUA

MENDEKOTASUNA

HILABETEKO
TARIFA

OHARRAK

Zahar etxea

Autonomoa

1.096,00

Zahar etxea

Mendekotasun ertaina

1.411,57

Zahar etxea

Mendekotasun larria

1.730,40

Zahar etxea

Mendekotasun handia

1.889,27

Eguneko egonaldiak (al.-or.)

36,00 euro eguneko

Kontsultatu idatzoharra

Jantoki zerbitzua

6,00 euro

Zuzendaritzarekin kontsultatu

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: L2006072