165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Ordenantza, Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin eta aplikatzekoak diren eta harekin bat datozen xedapenekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Irunberrin, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2006839