165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2020ko uztailaren 10ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontu bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2007401