165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Abaigarko Udalak, 2020ko martxoaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza.

Erabaki hori 2020ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 14an.

Legez ezarritako epea igaro delarik inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezko da behin betiko onestea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN
TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta ondoko artikuluetan xedatuaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xede da hirigintzako edozein jarduketa tramitatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, hirigintzako jarduketa udal-mugartearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua. Udalaren hirigintzako jarduketa hauek daude tasei loturik:

a) Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualak tramitatzea.

b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.

c) Lerrokaduren azterlan osagarriak edo xehetasun-azterketak tramitatzea.

d) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak tramitatzea.

e) Lur banantzeak tramitatzea.

f) Birpartzelazioak edo kudeaketarako beste figura batzuk tramitatzea.

g) Urbanizazio proiektuak tramitatzea.

h) Hirigintza arloko argibide eskaerak.

i) Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak babestua baldin bada.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Dagokion hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona natural edo juridikoek ordaindu behar dute.

Tarifak eta karga-tasak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa, eta behar den osoko bilkuran emanen dio horren berri Udalbatzari.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien aldeko txostena hartu ondotik, likidatzeko bulegoari igorriko dizkiote espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.

Salbuespenak eta hobariak

10. artikulua. Edozein hobari eskuratu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da hirigintzako tramitaziorako eskaria erregelamenduzko betebehar guztiekin egitea, eta dagozkion egiaztagiriak ere ematea. Zein hobaritarako eskubide izan uste, hartarako eskaria ere egin beharko da.

11. artikulua. Eraikin, etxebizitza eta lokal katalogatuak zaharberritzeko tramitazioei dagokien tasak %50eko hobaria izanen du. Behar den egiaztagiria aurkeztu beharko da horretarako.

12. artikulua. Eskatzaileren bati hirigintzako tramitazioa ukatzen bazaio, %50eko hobaria izanen du, tramitazioari zegokion tasaren gainean.

13. artikulua. Tasak %25 murriztuko dira baldin eta hirigintza-tramitazioen eskatzaileek tramitazioari uko egiten badiote txosten teknikoak eman baino lehen; uko berariazkoa izan beharko du, Alkatetzari idatziz zuzendua.

AZKEN XEDAPENAK

Bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean.

TARIFEN ERANSKINA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

I. epigrafea.–Obrak gauzatzeko aurrekontuaren araberako tarifak, baremo honi jarraikiz:

–Lehenbiziko txostena:

  • OGA < 5.000 euro: 122 euro.
  • > 5.000 < 10.000 euro: 182 euro.
  • > 10.000 < 20.000 euro: 242 euro.
  • > 20.000 < 50.000 euro: 302 euro.
  • > 50.000 < 100.000 euro: 363 euro.
  • > 100.000 < 200.000 euro: 424 euro.
  • > 200.000 < 500.000 euro: 484 euro.
  • > 500.000 < 1.000.000 euro: 605 euro.
  • > 1.000.000: Udal arkitektoek zenbat denbora ematen duten, horren araberako tarifa.

–Bigarren txostena eta hurrengoak:

  • Dokumentazioa egiaztatzeko edo errekerimendurako txostena: 100 euro.
  • Dokumentazio osagarrirako edo proiektuaren eranskinerako txostena: lehenbiziko txostenaren kostuaren %50 (gutx. 100 euro).
  • Hurrengo txostenak: Aurreko txostenaren kostuaren %70 (gutx. 100 euro).

II. epigrafea.–Lehenbiziko erabilerarako eta urbanizazioko obren onarpenerako tarifak:

  • OGA < 20.000 euro: 182 euro.
  • OGA = edo ≥ 20.000 euro: 230 euro.

III. epigrafea.–Tarifak, bereizteagatik edo elkartzeagatik: 110 euro.

IV. epigrafea.–Hirigintzako kontsultak: Baremoaren %50 (gutx. 110 euro).

V. epigrafea.–Planeamenduko eta kudeaketako espedienteen txostena (xehetasun-azterketak, plan partzialak eta bereziak idaztea eta aldatzea, arauen aldaketak, birpartzelazioa).

Udal arkitektoek zenbat denbora ematen duten, horren araberako tarifa aplikatuko da.

Hala ere, ohikoena den espedienterako, 1.000 m²-ko azalera baino gutxiago duen lurzatiaren xehetasun-azterketarako, hurrengo tarifa hau ezartzen da:

–Lehenbiziko txostena: 220 euro.

–Hurrengo txostenak: Aurreko txostenaren kostuaren %70.

Abaigarren, 2020ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2006704