165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdia iragarri da, Itzako udalerriko ordezko bake epailearen kargu hutsa betetzeko. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute eskabideak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan (Plazaola kalea, 2, Eritzebeiti) nahiz egoitza elektronikoaren bitartez (https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/eu/registro-electronico/).

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Itzan, 2020ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2006933