165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Gazteluko ostatuaren errentamendua

Xedea: ostatuaren errentamendua.

Epea: urtebete; urtez urte berritzen ahalko da, jarraian, 4 urte egin arte.

Kanona: lehen urtean, 150,00 euro/hilabeteko + BEZ. Bigarren urtetik aurrera, Nafarroako KPIaren arabera goratuko da urtero.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza-agirian zehazten dena. Nafarroako Kontratazio Atarian ageri da.

Bermeak: ez da behin-behineko bermerik eskatzen; eta adjudikaziodunarendako behin betiko bermea 1.500,00 eurokoa izanen da.

Donamarian, 2020ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2007409