165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2020ko ekainaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuarekin bat, plantilla onesteko erabakia jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta gainerako legezko ondorioetarako.

Beiren, 2020ko uztailaren 7an.–Alkatea, María Mina González.

Iragarkiaren kodea: L2007380