165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBAR

Usategien enkante publikoa

Ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen da minus 2 zenbakitik (-2) 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak errentan emateko, paseko usoa ohiko moduan harrapatzeko 2019-2020ko denboraldian, NA-10443 matrikulako ehiza barrutian, Baraibarko Kontzejuaren mugapean.

Heldu den irailaren 5ean, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Baraibarko Kontzejuaren aretoan.

Enkante honetan esleitzen ez diren usategietarako beste enkante bat eginen da irailaren 12an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan esleitzen ez diren usategietarako, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar ikusgai daude Baraibarko Kontzejuaren Alkatetzan eta www.baraibar.eus web-orrian den baldintza-agirian, aztertu nahi dituenaren eskura. Harremanetarako telefonoa: 607181744.

Baraibarren, 2020ko ekainaren 26an.–Kontzejuko burua, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2006789