165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Ordenantza fiskaletako 2020ko tarifak

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2020ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez. Iragarkia 2020ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an.

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2020ko apirilaren 17an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

TARIFEN ERANSKINA

1.–Pasabideak: 26,60 euro/metro lineala.

Gutxienekoa 3 metrokoa da, 79,80 euro/3 metrora arteko pasabidea.

2.–Azoka txikia: 1 euro/metro lineala.

Kobratzen da metro lineal bakoitzeko. Finkoei hiruhileko bakoitzaren astelehenen arabera kobratzen zaizkie ordainagiriak, haiek etorri edo ez.

3.–Mahaitxoak:

a) Urteko denboraldia: 10,25 euro/m²/denboraldia.

b) Oinezkoendako denboraldia: 5 euro/m²/denboraldia.

c) Festetako denboraldia:

i. Festak 1 (*): 5 euro/m²/denboraldia.

ii. Festak 2 (*): 2,50 euro/m²/denboraldia.

4.–Garabiak eta salgaiak:

a) Zirkulazioa eragozten badute: 6,15 euro/eguna.

b) Zirkulazioa eragozten ez badute: 3,10 euro/eguna.

5.–Hilerria:

a) Nitxoak: 592,60 euro.

b) Lurra (hilerri zaharra): 82,90 euro.

c) Panteoietako lurzatiak (hilerri berria): 175,40 euro/m2.

d) Hilobietako lurzatiak (hilerri berria): 131,90 euro/m2.

e) Kolunbarioak: 296,35 euro.

6.–Belarrak:

a) Lehorreko lurra: 0,6089 euro/erregua.

b) Ureztalurra: 2,4275 euro/erregua.

7.–Legarrak: 0,75 euro/m³.

8.–Bideak moldatzea: 2,20 euro/erregua.

9.–Zakurrak: 14,25 euro.

10.–Kaleak moldatzea: Katastroko balioaren %0,14. Metroa.

11.–Pasabidearen plaka: 16 euro.

12.–Musika Eskolako kuotak:

a) Matrikula: 26 euro.

b) Hastapena: 54,50 euro.

c) 1. maila. 57,50 euro.

d) 2. maila. 57,50 euro.

e) 3. maila. 57,50 euro.

f) 4. maila. 57,50 euro.

g) 5. maila. 59,50 euro.

h) Musika Hezkuntza Goiztiarra (4 urte): 16,50 euro.

i) Musika Hezkuntza Goiztiarra (4-6 urte): 25,50 euro.

j) Kantua 30 minutu (Azagrakoa): 36 euro.

k) Kantua 30 minutu (Azagrakoa ez dena): 44 euro.

l) Kantua 45 minutu (Azagrakoa): 51 euro.

m) Kantua 45 minutu (Azagrakoa ez dena): 56,50 euro.

n) Instrumentua 30 minutu (Azagrakoa): 36 euro.

o) Instrumentua 30 minutu (Azagrakoa ez dena): 44 euro.

p) Instrumentua 40 minutu (Azagrakoa): 46 euro.

q) Instrumentua 40 minutu (Azagrakoa ez dena): 53 euro.

r) Instrumentua 45 minutu (Azagrakoa): 51 euro.

s) Instrumentua 45 minutu (Azagrakoa ez dena): 56,50 euro.

t) 2. instrumentua, 30 minutu: 20,50 euro.

u) Sarrera: 11 euro.

v) Hizkuntza: 15 euro.

w) 2. instrumentua, 40 minutu: 30,50 euro.

Familiako kide bat baino gehiago matrikulatzen bada hobari hauek aplikatuko dira kuotan:

i. Familiako bi kide: %10 beheratuko da zenbateko handiena duen kuota osoa.

ii. Familiako hiru kide: %15 beheratuko da zenbateko handiena duen kuota osoa; %10 beheratuko da zenbateko handiena duen bigarren kuota osoa.

iii. Familiako lau kide: %15 beheratuko da zenbateko handiena duen kuota osoa; %10 beheratuko da zenbateko handiena duen bigarren kuota osoa; dohainik, zenbateko txikiena duen kuota osoa.

13.–Kirol-kultura ikastaroen kuotak: argitaratutako aldizkariaren arabera.

14.–Pabiloiko eta igerilekuetako abonamenduak:

PABILOIA

PABILOIA/IGERILEKU ESTALIA

HIRUHILEAN

URTEAN

URTEAN

SEIHILEAN ORDAINDUTA

HIRUHILEAN ORDAINDUTA

18 urtetik gora

40 euro.

97 euro

349 euro

176 euro

88,5 euro

Gazteak (14-17)

39 euro

57 euro

246 euro

126 euro

63,5 euro

14 urtetik beherakoak

27 euro

46 euro

172 euro

87 euro

43,5 euro

Erretiroduna

28 euro

47 euro

236 euro

119 euro

60,5 euro

PABILOIA/GIMNASIOA/SAUNA/IGERILEKUA UDA

PABILOIA/GIMNASIOA/SAUNA/IGERILEKUA/ IGERILEKU ESTALIA

URTEAN

URTEAN

SEIHILEAN ORDAINDUTA

HIRUHILEAN ORDAINDUTA

18 urtetik gora

122 euro

374 euro

190 euro

97,5 euro

Gazteak (14-17)

91 euro

280 euro

143 euro

74,5 euro

14 urtetik beherakoak

67 euro

193 euro

100 euro

52,5 euro

Erretiroduna

57 euro

246 euro

126 euro

65,5 euro

EGUNEKOA

DENBORALDIKO ABONAMENDUAK

DENBORALDIA

HILABETEA

HAMABOSTALDIA

UDAKO IGERILEKUEN PREZIOAK

18 urtetik gora

5 euro

58 euro

44 euro

25 euro

Ezkontideak

10 euro

96 euro

74 euro

40 euro

Erretiroduna

3 euro

52 euro

41 euro

30 euro

Ezkontide erretirod.

6 euro

89 euro

67 euro

38 euro

Haurrak, 6-14 urte

4 euro

43 euro

34 euro

20 euro

Haurrak (3-5 urte)

3 euro

36 euro

25 euro

15 euro

2018/2019an jaiotakoak

DOHAINIK

PISTEN ERRESERBA ETA SARRERAK

PABILOIKO SARRERAK

PISTARA

16 urtetik gorakoak

8 euro

16 urtetik beherakoak

6 euro

SAUNA (SAIO 1)

10 euro

GIMNASIOA (SAIO 1)

10 euro

PABILOIKO PISTA

50 euro/ordua; 10 euro hurrengo ordu bakoitzeko

PADEL / PILOTALEKUA ERRESERBATZEA

UDAL PILOTALEKUA

BAZKIDEAK

1,5 euro, lagun bakoitzeko

EZ BAZKIDEAK

4 euro, lagun bakoitzeko

PADEL PISTAK

PISTA ESTALI GABEA

BAZKIDEAK

1 euro, lagun bakoitzeko

EZ BAZKIDEAK

2 euro, lagun bakoitzeko

PISTA ESTALIA

BAZKIDEAK

2 euro, lagun bakoitzeko

EZ BAZKIDEAK

6 euro, lagun bakoitzeko

Argia: 1 euro.

15.–Ziurtagiriak: 2,5 euro.

16.–Fotokopiak, planoak: 2 euro.

17.–Konpultsak:

a) Fotokopiarik gabe: 2 euro.

b) Fotokopiarekin: 2,5 euro.

18.–Ordainagirien kopiak: 3 euro.

19.–Lurzatien gaineko zedulak: 4 euro.

20.–Herri-lurrak:

a) Lurzatiak: 34,81 euro/erregua.

b) Herri-lur ureztatua: 34,81 euro/erregua.

c) Eskualdaketak: 34,81 euro/erregua.

d) Hermendia: 36,50 euro/erregua.

21.–Isunak: Trafikoari buruzko Legekoak ezartzen dira.

22.–Arma txartelak: 30 euro.

23.–Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko lizentzia: 50 euro.

24.–Festetako gelak: 200 euro.

25.–Lur banantzeak egiteko lizentziak: 25 euro.

26.–Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak: 50 euro.

27.–Plan partzialen edo antolamendurako planen tramitazioa, aldaketa partzial edo bereziak, xehetasun-azterketak, lurzatien partzelazio eta birpartzelazioak, eta Udal Plan Orokorreko aldaketa puntuala.

28.–Urbanizazio proiektuak.

29.–Aurrekoetan sartzen ez diren obra-lizentziak ematea.

30.–Udal zerbitzuen hirigintzako txostenak, alderdi batek eskaturik.

31tik 34ra bitarteko ataletako zenbatekoa (biak barne) zerbitzuaren kostua izanen da eta bertan txosten teknikoen kostua eta iragarkiena sartzen dira.

31.–Eraikinak lehen aldiz okupatzeko lizentziak ematea: 0,4647 euro/m² eraikia.

32.–Jarduera sailkatuen espedienteak: 50 euro, gehi txosten teknikoen eta iragarkien kostua.

33.–Edozein establezimendutarako irekitzeko lizentzia ematea: 50 euro, gehi txosten teknikoen kostua.

34.–Ezkontza zibilaren espedienteak tramitatzea: 50 euro.

35.–Antzerki zikloa: web orrian eta aldizkarietan argitaratutakoak.

(*) 1. tarifa: Foruen plazan ezarritako terrazei aplikatzen zaie, 24:00ak baino beranduago ixten dutenei.

2. tarifa: gainerako terrazei aplikatzen zaei.

Iragarkiaren kodea: L2006783