165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

14/2020 Betearazpeneko pieza

María Jose Marijuan Gallok, Bilboko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, aditzera ematen dut:

Lan arloko epaitegi honetan, 14/2020 Betearazpeneko pieza bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

–Itxasegur SLri, Provinsa Construcciones SAri eta Porkelur SLri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2020/07/07an emandako Prozedura amaitzeko dekretua. Horren kopia haien eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango dute haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berrikuspen-errekurtsoa jar dezakete, HIRU EGUN balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Itxasegur SL, Provinsa Construcciones SA eta Porkelur SL (A20646501, B71268296 eta B71268296) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, bi mila eta hogeiko uztailaren zazpian.–Justizia administrazioaren letradua, María Jose Marijuan Gallo.

Iragarkiaren kodea: J2007821