165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 8. EPAITEGIA

Ediktua

Alicia Olazabal Barriosek, Bilboko Lan-arloko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioko letraduak.

Aditzera ematen dut: Lan-arloko epaitegi honetan 22/2020 Betearazpeneko piezarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Provinsa Navarra SAri, Itxasegur SLri eta Porkelur SLri ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2020-02-26an, 2020-02-26an eta 2020-02-26an emandako Antolaketarako eginbidea, JALen dekretua eta Autoa. Horien kopia eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango da horien eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berraztertze-errekurtsoa jar daiteke, hiru egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Provinsa Navarra SA, Itxasegur SL eta Porkelur SL (A31866940, A20646501 eta B71268296) non diren jakiterik ez dagoenez, haientzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbon, 2020 ekainaren 16an.–Justizia Administrazioko letradua, Alicia Olazabal Barrios.

Iragarkiaren kodea: J2007269