165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

1. poligonoko 197. lurzatiaren planeamenduko hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea

Andosillako Udalak, bi mila eta hogeiko ekainaren 25eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen jendaurrean jartzea Manuel San Miguel Ordoñezekin sinatu beharreko planeamenduko hirigintza-hitzarmena. Haren xedea da iparraldeko mugan lurzoruaren borondatezko lagapena egitea eta hura Udalaren bideen jabari publikoan sartzea; halaber, etorkizunean 1. poligonoko 197. lurzatian eginen den eraikinaren baldintzak ezartzen ditu.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin.

Andosillan, 2020ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2006851