165. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2020ko eta 2021eko ekitaldietarako ekonomia eta finantza plana. Onespena

Andosillako Udalbatzak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, 2020ko eta 2021eko ekitaldietarako ekonomia eta finantza plana onetsi zuen.

Aditzera emateko ez beste ezertarako, agiriaren kopia bat jendearen eskura dago, planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Andosillan, 2020ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2006850