164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Jesús José Arana Palacios jauna, Prestakuntza, Sustapen eta Hedapen Bulegoko burua. Bulego hori atxikia dago Liburutegi Zerbitzuari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Jesús José Arana Palacios jauna, Prestakuntza, Sustapen eta Hedapen Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2020ko uztailaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak. Bulego hori atxikia dago Liburutegi Zerbitzuari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 30ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2006976