6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
IRUÑA
Lurren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2020ko lehen seihilekoa
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2020ko irailaren 11n amaitzen dela Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2020ko lehen seihilekoko likidazioei lotuta igorri diren kuotak -2020. urteko likidazioaren lehen zatikapenari dagozkionak- borondatez ordaintzeko epea.
Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa internet bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.
Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.
Landa- eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2020. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu duen eta horri berari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.
Iruñean, 2020ko uztailaren 10ean.–Absentzia dela-eta, Javier Morrás Iturmendi jauna, Giza Baliabideetako zuzendaria.
Iragarkiaren kodea: L2007336