164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Ur-hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea. 2020ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2020ko abuztuaren 22an bukatuko dela epea ur-hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2020ko lehen seihilekoari dagokionez.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko uztailaren 17an iragango dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Baimena ematen da 2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko, aldez aurretik Udaleko Alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera, eta egoera horrek indarrean dirauen bitartean eduki beharko ditu egunean.

Altsasun, 2020ko uztailaren 9an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2007335