164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamenduaren 71.2 artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Alkatetzaren dekretua: 55/2020. Lizentzia eman den eguna: 2020ko ekainaren 25a.

Sustatzailea: Iñaki Zoko Lamarca. Jarduera: zerrien ustiategi mistoa, “kanpin sistema”. Tokia: Zatoia alderdia. 4. poligonoa. 55. lurzatia. Herria: Otsagabia (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2007603