164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa, Udal Planeko Eraikuntza-ordenantzen 20., 21., 22., 24.
eta 31. artikuluetan

Izabako Udalak, 2019ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Izabako Udal Planeko Eraikuntza-ordenantzen 20., 21., 22., 24. eta 31. artikuluen aldaketa puntuala. Hura 2020ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, Izabako Udal Planeko Eraikuntza-ordenantzaren 20., 21., 22., 24. eta 31. artikuluen aldaketa puntual hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izaban, 2020ko ekainaren 23an.–Alkatea, David Baines Pilart.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006633