2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 129.etik 135.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena
Carcarko Udalak, 2020ko uztailaren 9an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
a) Behin betiko onestea xehetasun-azterketa 4. poligonoko 129.etik 135.era bitarteko lurzatietan, Carcarko Udalak sustaturik.
b) Erabaki hau Nafarroako Gobernuari igortzea, onetsitako xehetasun-azterketaren espedientearen ale batekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Carcarren, 2020ko uztailaren 14an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
ERANSKINA
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2007515