2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea betetzeko (2005eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua apirilaren 1ean), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman den eguna: 2020ko uztailaren 16a. Sustatzailea: Naseico Servicios Industriales de Construcción SL. Jarduera: eraikuntzako biltegiko eta metalgintzako eta hormigoizko piezen lantegiko nabea handitzea. Enpresaren ibilgailuen garbitokia eta ofizioa ditu. Tokia: Osasuna sektorea kalea, P4A2, Taxoare.
Mutiloan, 2020ko uztailaren 16an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2007707