164. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

503E/2020 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Nestor José Mazo Ruiz jauna Zeladoreen Erizaintzako II. Unitateko txandako arduradun, bitarte baterako, Nafarroako Ospitalegunean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuen 20.3 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez eginen dela ataletako eta unitateetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea. Aipatu estatutuak irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) apartatuaren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio izendapenak egitea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, arauzko sistemaren bidez betetzen diren artean.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea Nestor José Mazo Ruiz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zeladoreen Erizaintzako II. Unitateko txandako arduradun, bitarte baterako, Nafarroako Ospitalegunean aritzeko.

2. Interesdunak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2006922