1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
74/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 2koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, María Cristina Melón Vital andrea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, María Cristina Melón Vital andrea, Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzuan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan. Kargu-uzteak 2020ko uztailaren 3tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2020ko uztailaren 2a izanen da burutzan arituko den azken eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Lan Harremanen eta Prestazio Sozialen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2020ko uztailaren 2an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2007184